XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); bai bertan eztabaida sutsurik eta muturjoka borrokarik sortu ere; aurkezleak ziotenez, iritzi hainbat muturreko izan zen.

Berlinen, 1918garren urteko Apirilean, arteaz beren iritziak agertuaz, Dadaista Agiria zabaltzen du artista talde batek.

Andre Bretonek ere surrealismoaren hatsa zenak, 1924 urtean Surrealismoaren Agiria idazten du; garaiko artisten agiri eta idatziz zerrenda luzea osa genezake.

Historian zehar, ordea, mugimenduak eta batez ere herri kutsuak zeramaten eskolak, ez ziren bapatean derrepente sortu; eskola taldekoek ez zuten elkarri hitz emanaz, era batera edo bestera pintatzeko erabakirik hartu.

Bakoitzak barne sentipenak agintzen zion eran pintatzen zuen, elkar ezagutu eta haintzakotzat hartzen; irizpide bat mugatzen zuten alderdiek eta teknika berdinek, horretarako asmorik ez bazegoen ere, osatzen zuten herrialde bateko eskola.

Espaiñiako klasiko eskola Zurbaranek, Velazquezek, Murillok, Alonso Canok, Valdes Lealek, Riberak, Ribaltak, Carrenok, Claudio Coellok eta abarrek talde berdintsua osatzen dute, agian artegintzan irizpide berdintsuz zihardutela konturatu gabe.

EUSKAL PINTURA ere horrelatsu sortu zen, baina ez dugu bere sorreraren eguna bilatzen ibili beharrik, ez zuten manifiestorik zabaldu, bertako pinturagintzan bapateko zabalkunderik ez dugu aurkitzen, lehen euskal artistak ez bait dira bertako arte berezia sortzera iristen.

Gure artearen lehen urratsak hedatzeari ekin zioten.

Argi eta garbi dagoena hauxe da: XIX mendearen erdi aldera, industria eta komertzioa indartzeaz batera, sortzen dela EUSKAL PINTURA.

Kostumbrismoaz, baina euskaltasunez, arduratu zen lehen pintoreetariko bat Francisco de Paula Bringas y Bringas, lehen aipatua, dugu.

Mexicon jaio zen 1827 urtean, eta hilabete batzu barru Bilbaora ekarri zuten.

Hemen pintura ikasteari lotu zitzaion, ondoren Madrilgo Escuela de Bellas Artes de San Fernandon jarraitu zuen.

Kostumbrismoa egoki landu zuen.

Aparteko dibujantea zen; bere marrazki lanak errazki eta askatasunez egiten omen zituen.

28 urte zituelarik hil zen.

Hasierako euskal pintura hartaz, Bringas, Lekuona, Barroeta, Zamakois, Etxenagusia eta pinturaz, honela idazten zuen Unamunok Lehen Gerra Nagusiaren urtetan: (...).